2017 - 09 - 22

DBH


cartel secundaria 2011-12 eusk

A. Ikasturteko helburua

Pastoraltzako taldeak indartuz doaz gure etxeetan. Duela lau urte, taldeotako kideak definituz eta urteko programazioa bateratuz hasi ginen. Ondorengo urteetan kideak jarduera zehatzetan inplikatu ditugu eta, hala, taldeotako kideak ikastetxeetako pastoraltzaren (konbibentziak, ospakizunak, egun onak,…) eragile zuzenak bihurtu dira.

DBHko Pastoraltzako Proiektua

- Ekimen solidarioa: nerabeak besteen aldeko (jende pobretuaren edo hirugarren munduaren aldeko) ekintza transformatzailearen protagonistak izango diren proiektua diseinatu 

 

Helburu hori duten tutoretzak

 

Beste zentroetan boluntarioki edozein motako esperientziak burutzen dituzten gazteekin topaketak.

 

On Boscoren aste kulturalean solidaritatearekin erlazioa duten bokaziozko testimonioen inguruko mahai-ingurua.

 

Ikaskuntza-zerbitzu proiektu hauei eta bere metodologiari buruzko aholkatzea.

 

Solidaritatearekin lotutako eta asignatura askotatik burutu daitekeen proiektu bat martxan ipintzea.

 

Ikasleei, gurasoei, hezitzaileei, begiraleei…sortzen zaizkien proiektuetan inplikatzea.

 

Ikasleei gai honi buruzko informazioa emateaz arduratzea eta ekintza desberdinetan beraien parte hartzea sustatzea.

 

Taldea eskolako web orritik eta beste bide batzuetatik (ikastetxeko aldizkaria…) ezagutzera eramatea.

 

IKASTURTEKO PASTORALTZAKO PLANAREN HELBURUAK

 DBH: Artista hutsa zara

Ikasturteko eslogana: “Artista hutsa zara…”

Ikasturteko helburuak

1. Don Bosco hezitzaile ezagutu.

2. Gazteagan aurkitzen ditugun kualitate/balioez gogoeta egin.

3. Pertsona gisa eraikitzen/hazten laguntzen diguten pertsonak ezagutu/aurkitu.

4. Jesusen estiloko pertsonaren eredua proposatu… Jesus artista gisa.

 

B. Leloa:  Artista hutsa zara…

 

 C. Metodologia

 

 1. ANTOLAKETA

Hilero kanpaina bat egingo dugu, ikasturteko mezu orokorra kontuan hartuz. Honako une zehatzetan gauzatuko da kanpaina:

-       Eguneroko Egun Onak (Inspektoriako koordinazioa)

-       Tutoretza: mahai ingurua, esperientzia,… (Javier, Leyre, David, Iñaki)

-       Ospakizunak (salestarrak)

-       Egun Onak prestatu (guztion artean)

-       Erlijio klaseetarako proposamen didaktikoak (Erlijio departamentua)

 

 2. DINAMIZATZAILEAK

 

 2.1. Tokian tokiko Pastoral Taldeak

Hauen ardura da toki bakoitzean kanpainak eta ekintzak antolatzea. Gainera, hauek arduratuko dira klaustroak eta tutoreak ikasturteko planaz sentsibilizatzeaz.

 

2.2. Tutoreak

Ikasturterako kanpainarekin bat egitea eskatzen zaie: helburuak ulertzea eta onartzea,  eta egingo diren proposamenak sustatzea, batez ere tutoretza orduetan.

Ikasleekin banakako elkarrizketa eta laguntza oso garrantzitsuak dira: ikasle bakoitzarekin gutxienez bi aldiz hitz egitea komeni da,  eskolako gaiak eta beraien bizitzako inguru orokorrari buruzko gaiak aztertuz, eta ohitura osasuntsuak indartuz.

 

2.3. Hezitzaileak

 Ikasturterako kanpainan guztion inplikazioa behar da, kanpainaren helburuak lortzen laguntzeko; batez ere Egun Onak ematean eta denak batera egingo ditugun ospakizunetan.