2012 - 02 - 22

Dantza


Ekintza hau LHko ikasleei zuzendua dago batez ere. Astean ordu beteko saio bakarra izango dute. Sarritan parte hartzen dute dantza saioetan eta ekitaldi berezietan (Dantzari Txiki, ikastetxeko festak,…)

Helburuak:

  • Gure ikasleak, Euskal Folklorearen osagarri nagusietako bat dugun dantzaren mundu zabalera hurbiltzea.
  • Ariketa fisikoa egiteaz gain erritmoa lantzea.
  • Dantzari txiki egunetan parte hartuz Gipuzkoako hainbat herri ezagutu, dantza ezberdinak ikusi eta batez ere lagun berriak egitea.