2012 - 02 - 22

Haur Eskola


Helburua: familiei laguntzeko zero-hiru urte arteko haurrentzako heziketa-arreta eta laguntza-zerbitzua eskaintzea.

Familiekin batera haurraren garapen integrala sustatzea; haurra hezteko eta gizarteratzeko orduan garrantzi berezia emango zaie haurraren eskubideen errespetuari, haurraren  ongizate psikofisikoari eta haurraren gaitasun guztien garapenari: afektibitate-mailakoak, sentimen eta mugimen gaitasunak, ezagutza mailakoak eta harreman eta gizarte gaitasunak.

Ordutegia

Haur Eskola 11 orduz dago irekita. Goizeko 07:30etik, arratsaldeko 18:30era.

Orokorrean, umeek ezingo dute 8 ordu baino gehiago bertan egon.